Memoria

Gasteizko ezkerreko hainbat alderdik ekitaldiak antolatu dituzte 1936ko estatu kolpearen urtemugan

Egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte ekitaldietan. Frankismoaren kontrako euskal plataformak bat egin du deialdiarekin.

Martxoaren 3an Gasteizen hildakoei egindako omenaldia aurten. JUANAN RUIZ, FOKU
Ainhoa Larretxea Agirre.
2018ko uztailaren 16a
06:59
Entzun

Uztailaren 18an, 1936ko estatu kolpearen 82. urteurrenean, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko elkarretaratzea eta omenaldia egingo dituzte Gasteizen EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Berdeak alderdiek. Bigarren urtea da ekitaldi horiek modu bateratuan antolatzen dituztena. Frankismoaren kontrako euskal plataformak ere bat egin du ekitaldi horiekin. 

11:30ean, omenaldia zango da Agirre Lehendakariaren kalean inaguratu duten monolitoan. Arratsaldean, berriz, 20:00etan, Iragana gogoan, Araba berria eraiki lelopean, kontzentrazioa izango da katedral berriaren aurrean.

Antolatutako ekimen horien bidez gerra eta ondorengo diktadura frankistaren gainean egia argitu nahi dutela adierazi dute lau alderdiek. Lehen eta bigarren mailako biktimak sailkatuko ez dituen herri bat eraiki nahi dutela gaineratu dute, memoria izango duena. Justizia exijitzea, biktima guztientzako erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak ere aldarrikatu dituzte. Diktadurak zapuztu zuen "jendarte justuagoa erakitziko nahia" bere egiten dute lau alderdiek.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.