EB-IUko parlamentario Oskar Matutek adierazi duenez, "bide egokiak" erabiltzea adostu dute. Batetik, Legebiltzarreko Mahaiko kide inputatu bakoitzak babes helegite bat aurkeztuko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Bestetik, Hirukoak gatazka konstituzional bat mahai gainean jartzeko asmoa iragarri du Estatuko organo konstituzionalen aurrean. Gatazka hori Botere Judizialeko ordezkarien aurka jarriko luketela esan du Matutek. Halaber, gatazka konstituzional hau mahai gainean jartzeko oinarria "Auzitegi Gorenak Legebiltzarreko funtzionamendu konstituzionala urratu duelako da, eta barne araudia urratzen duelako".
"Botere Judizialak ez du legislazio autonomikoa kontrolatzeko gaitasunik, ebazpen horiek Legebiltzarraren araudiaren aurkakoak direlako, eta araudi horrek ez baitu jasotzen talde parlamentario baten desegitea alderdi politikoa legez kanpo utzi arren", azpimarratu du Matutek.
Legebiltzarreko Mahaia-Auzitegi Gorena