Kale erasoak

Gasteizko Udalaren bi autori su eman diete

Ondoan aparkatua zegoen beste auto batek kalteak jasan ditu.

2008ko uztailaren 24a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Gasteizko Udalaren bi autori su eman zioten bart, likido sukoia baliatuta, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakitera eman duenez. Suak ondoan aparkatuta zegoen beste auto bati eragin dio.

Barne Sailaren arabera, erasoa 00:40ean gertatu da, Vicente Abreu Margolariaren kalean. Erretako bi autoek Gasteizko Udalaren ikurrak zituzten.

Gasteizko Suhiltzaileak, Ertzaintza eta Udaltzaingoa gerturatu arren, ezin izan zuten suteak ondoko autoari eragitea eragoztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.