Gasteiztar bat labankadaz hil dute Kolonbian

Cali hiriko Polizia ari da gertatutakoa ikertzen, eta oraingoz ez dute inor atxilotu.

Kolonbiako Cali hiriaren panoramika. DAVID ALEJANDRO RENDON / CC-BY-SA 3.0
Kolonbiako Cali hiriaren panoramika. DAVID ALEJANDRO RENDON / CC-BY-SA 3.0
2025eko abuztuaren 20a
17:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Raul Lopez gasteiztarra labankadaz hil dute Caliko Valle Grande auzunean (Kolonbia). Ezezagun talde batek inguratu zuen, eta, jipoitu ostean, labankadaz hil zuten.

Ez dago argi zergatik oldartu ziren Lopezen kontra, baina, lekukoen arabera, eztabaida gogor baten ostean gertatu zen. Caliko Poliziak ez du inor atxilotu, oraingoz.

Lopezen senideak Kolonbiara joatekoak dira datozen orduetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!