"Konbentzituta nago Euskal Herrian sortu direla baldintzak gatazka era demokratiko batean gainditzeko,eta konbentzituta nago momentu egokia dela halako prozesu bati abiada emateko", adierazi du Otegik elkarrizketan.
Nolanahi ere, pazientzia eta zuhurtasuna ezinbestekoak direla ohartarazi du, "mendeetako gatazka bat" ezin dela "asteetan" konpondu uste baitu: "Ez da posible, eta ez da ona. Jendeari esango nioke ezker abertzalean uste dugula prozesua hasteko oinarri sendoak behar direla, eta oinarri sendo horiek lortu arte pazientzia guztiarekin lan egingo dugula. Baina behin oinarri horiek sortuz gero gauzak askoz ere errazago izango dira, eta horretan gaude", azpimarratu du.
Politika