Politika

Gatazka konponbidean jartzeko prozesua "bide onetik" doala uste du Rafa Diezek

Euskal Herriko gatazka konpontzeko aukeraren inguruan itxaropentsu agertu da Rafa Diez LABeko idazkari nagusia. Prozesua gero eta "helduago" dagoela nabarmendu du, "bide onetik" doala. Era berean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak atzo konponbidea lortzeko esperantza adierazi izana "ona" dela azpimarratu du.

2006ko urtarrilaren 27a
11:56
Entzun
Diezek ETB2ko El Punto saioan adierazi duenez, azken hilabeteetan eman diren urratsekin norabide egokia hartu du gatazka konponbidean jartzeko prozesuak. "Prozesua gero eta helduago dago: badakigu zertaz hitz egin behar dugun, alderdien mahai batek zernolako printzipio, konpromiso eta helburuak izan behar dituen", azaldu du. "Bide onetik goaz, baina ezin dugu epeekin jolastu. Atzo Zapatero itxaropentsu agertu zen, eta hori ona da. Berak daukan informazioarekin adierazpen horiek egiten baditu, nik uste dut denok argi dugula gauzak lantzen ari direla", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.