Politika

Gatazkak gainditzeko negoziatu beharra dagoela azpimarratu du Izaskun Bilbaok

Madrileko Europa Foroan parte hartu du gaur Eusko Legebiltzarreko lehendakari Izaskun Bilbaok. "Indarkeria ekintzak" gaitzetsi ondotik "askatasun murrizketek" kezkatu egiten dutela azaldu du. Gatazkak konpontzeko tresna negoziaketa dela nabarmendu du, eta eskatu du proposamen politikoak eta "indarkeria" ez nahasteko.

2005eko urriaren 19a
17:48
Entzun
EAJko diputatu gehienak, Joseba Zubia eta Alberto Buen alderdi horretako senadoreak, Eusko Legebiltzarreko lehendakariorde Rafa Larreina, EAko diputatu Begoña Lasagabaster, eta CiUko Jordi Jane ziren besteak beste entzuleen artean.

Haien aurrean, bakeari buruz esan du, tresna gisa "indarkeria ekintzak erabiltzea" gaitzesten duela. Nolanahi ere, "askatasun murrizketen" inguruan kezka azaldu du. Horregatik eskatu du proposamen politikoak eta indarkeria ez nahasteko.

Bere iritzian, gatazka politikoak konpontzeko negoziatu egin behar da. Negoziazio bidez kontsentsua lortzea da irtenbidea Bilbaoren iritzian, eta horixe egiteko deia egin du.

Emakumeek politikagintzan egin dezaketen ekarpena ere hizpide izan du. Izan ere, bere iritzian, emakumeek "beste modu bat" dute gatazkak konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.