elkarrizketa aurrerapena

"Gatazkaren konponbidean aitzinatzeko, herri harresia eraiki behar dugu"

Aurore Martin Batasuneko kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindu eskaera egina du. Horregatik abendutik ezkutatuta egon da Martin, eta gaur arratsaldean agertu da jendaurrean, Miarritzeko ekitaldian.

2011ko ekainaren 18a
22:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen, aurrerapen gisa, Aurore Martinen esan batzuk:

- "Politikoki azken urte honetan urrats izugarria egin dugu, eta ni militantzia politikora itzultzeko baldintzak ere badaude".

- "Badakit atxilotu eta Espainiako Auzitegi Nazionalera eramanen nautela".

- "Euskal Herriko gatazkaren konponbidean aitzinatu nahi badugu, herri harresia eraiki behar dugu oinarrizko hiru elementuren inguruan: legeztatzea, errepresioaren amaiera eta presoak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.