EUSKAL PRESOAK

Gatazkari «irtenbide errealak» emateko euskal presoen parte-hartzea ezinbestekoa dela esan du Batasunak

Presoei euren estatus politikoa eta hitza emateko eskubidea aitortzea beharrezkoak direla dio Alvarezek

ANE ZABALA LLONA
DONOSTIA
2005eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Batasunak deituta kontzentrazioa egin zuten atzo Donostiako Martutene espetxearen aurrean. Estatus politikoaren alde Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean, txanda aldaketa dela-eta presoek daramaten borrokaren alde elkartu ziren. Izan ere, hirugarren txandatik laugarrenera aldatuko dira presoak.

Joseba Alvarez Batasuneko kideak Euskal Herrian konpontzeko gatazka politiko bat dagoela salatu eta Madrilgo agerraldia «horren ispilu gardena» izan zela gaineratu zuen. Alvarezen ustez, «Euskal Herriko gatazkari konponbidea emateko borrokaren barruan, euskal preso politikoek daramaten estatus politikoaren aldeko borroka funtsezkoa da». Izan ere, Batasunaren arabera; «munduko herrialde desberdinetan ikusitako adibideen arabera, gatazkak bide onetik konpontzeko, gatazkak berak sortutako preso, biktima eta alboko eragin denak sartu behar dira konponbidean». Horretarako, presoei euren estatus politikoa aitortu eta gatazkaren ebazpenean «hitza emateko eskubidea onartzea ezinbestekoa» dela azpimarratu eta «irtenbidea benetan erreala izateko euskal presoek ere parte hartu» beharko luketela berretsi zuen Alvarezek.Kontzentrazioan, Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena, Imanol Iparragirre, Josetxo Ibazeta, Iñigo Balda eta Jon Gorrotxategik hartu zuten parte besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.