Euskal Herria

Gatzaren omenezko biharko manifestazioa debekatu dute

Aste honetan galarazi duten hirugarren elkarretaratzea da.

2011ko apirilaren 15a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Joxe Mari Sagardui Gatza-ren omenez bihar Amorebietan (Bizkaia) egitekoa zen manifestazioa debekatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.  Elkarretaratzearen xedea Gatza omentzea zela-eta, ETAko preso ohi bat omentzeagatik, manifestazioa debekatzea erabaki dute.

Ez da aste honetan Herrizaingo Sailak galarazi duen lehenengo manifestazioa. Asteazkenean Bizi osorako kartzela zigorrik ez lelopean egitekoa zen elkarretaratzea debekatu zuten. Bigarrengoa bihar zen egitekoa, Amorebietako Herriko Plazatik hasita Biziarteko espetxe zigorraren aurkako ekitaldia goiburuarekin. Gaur galarazi duen ekimena aurreko bien jarraipena dela ebatzi du Herrizaingo Sailak.

Gatza asteazkenean askatu zuten, 31 urte kartzelan eman ondoren.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.