Gauerdian izanen da sanferminen amaiera
Gaur amaituko dira sanferminak. Joan den asteartean hasi ziren, eta gauerdian emanen diete bukaera bestei. Ordu horretan, Udaletxe plazan Pobre de mí eginen da, Yolanda Barcina alkatearen eskutik. Iruindarrak bihar bertan hasiko dira hurrengo sanferminetarako gelditzen diren egunak zenbatzen. Izanen da, hala ere, atseden hartu nahiko duenik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu