Gaur arratsaldeko zazpietan egingo dituzte Zarauzko (Gipuzkoa) Santa Maria parrokian larunbat goizaldean auto istripuz hil ziren Josu Aizarnazabal, Mikel Eizagirre, Juan Jose Urretabizkaia eta Javier Urangaren hiletak. Sagardotegian afaria eta etxera bidean zirela izan zuten istripua lau lagunek: oso gogor egin zuen talka Mercedes Benz E55 autoak bide ertzaren kontra, eta guztiz desegin zen. Lau lagunak momentuan hil ziren kolpe itzelaren ondorioz.
Gainera, atzetik zetorren beste auto batek ezin izan zituen ezbeharra izandako ibilgailuaren hondakinak sahiestu, eta hark ere istripua izan zuen. 21 urteko mutil gazte bat zauritu zen.
Lau lagunen heriotzak samin handia eragin du Zarautzen.
Errepideak