Gaur amaituko da Ezabaketa Astea

Euskal Herrian Euskaraz-ek eskola euskalduna aldarrikatu du aste osoan egindako ekimenetan

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) urtero egiten duen Ezabaketa Astea gaur amaituko da. Aste osoan herriz herri eraman dute eskola euskaldunaren aldeko aldarria. Atzo egin zuten azken ekimen nagusia Donibane Lohizunen (Lapurdi): ezabaketaren aldeko bertso poteoa. Bertan hartu zuten parte Xumai Murua eta Eneritz Zabaleta bertsolariek. Gaur amaituko dituzte aldarrikapenak.

Ezabaketa Astea kaleko paisaia linguistikoa aldatzeko ekimen gisa sortu zen, baina iaztik aldaketa batzuk izan ditu. Hala, lurralde zatiketak dituen ondorioak azaleratu eta salatu zituzten iragan urtean. Aurten, berriz, eskola euskalduna aldarrikatu dute. Askotariko ekimenak egin dituzte horretarako: bazkariak, mural marrazketak, ezabaketaketa abar «Hizkuntz ereduen porrota» ekarri dute gogora, eta ikasleei euskalduntzeko eskubidea urratzen zaiela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.