Gaur berraztertuko dute 'Laffage auziko' epaia

2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Espainiako Auzitegi Gorenak gaur berraztertuko du Nagore Laffage gazte iruindarraren heriotzaren kasua. Jose Diego Yllanes iruindarrak hamabi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra du, zinpeko epaimahaiak homizidioa egotzi baitzion. Orain, Espainiako Auzitegi Gorenak Laffage Casasola sendiaren errekurtsoa onartu du, eta, hilketa leporatzen badio, hogei urtera igo daiteke zigorra. Bost epailek hartuko dute behin betiko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.