Lazkaoko (Gipuzkoa) mendizale gazte bat hil zen larunbatean Huescako (Espainia) Pirinioetan, erorikoa izanda, eta gaur eramango dute gorpua haren herrira. Eñaut Aldanondo (32 urte) da hildakoa. Bihar egingo dute hileta elizkizuna, 19:00etan.
Monje tontorra igo ondoren Astunera itzuleran zihoan beste hiru lagunekin batera, eta Escalarreko amildegia jaisten ari zirenean -kranpoiekin- irrist egin eta urtze prozesuagatik elurretan ebakitako zulo batetik behera amildu zen mendizalea, putzu batera. Istripuaren berri larunbatean 16:30ean jaso zuten larrialdi zerbitzuetan, eta Jacako Guardia Zibilaren mendiko taldea, mediku bat eta Astuneko eski estazioko sorosleak eta elurra zanpatzeko makina bat bertara joan ziren. Guardia Zibilaren urpekari bat lakuan sartu zen, baina ezin izan zuten mendizalea aurkitu, orografia arriskutsua, izotza eta hainbat metroko elur geruza zegoelako toki hartan. Eguna zabaldu orduko, atzo goizean aurkitu zuten gorpua.
gizartea
Gaur eramango dute Lazkaora Pirinioetan hildako mendizalearen gorpua
Larunbatean izan zuen istripua, Huescan, erorikoa izanda, eta atzo goizean aurkitu zuten gorpua, laku batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu