Gaur ere abestu dute entzierro aurretik euskaraz

2010eko uztailaren 7a
09:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz ekin zioten entzierroaren aurretik Santo Domingon San Fermin santuaren estatua txikiari euskaraz kantatzeari, eta gaur ere aritu dira hala. Iazko lehen aldian baino hobeto kantatu dute. Lehengo urtera arte gazteleraz baino ez zuten abesten.

Iruñeko peñen proposamenez abiatu zuten ekimena, eta gaur ere jarri dituzte panelak euskarazko kantaren hitzekin Santo Domingoko aldapan.

Hiru aldiz abestu dute: hasieran gazteleraz, gero euskaraz. 7:55an, 7:57an eta 7:59an.

Hauek izan dira euskarazko hitzak:

=iEntzun arren San Fermin,

Zu zaitugu patroi,

Zuzendu gure oinak

Entzierro hontan otoi.=i
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.