Entzierro azkarra izan da gaurkoa, Iruñeko sanferminetako bosgarrena (2.52 iraun du, Dolores Aguirre ganadutegia), baina atzo bezala segituan atzean geratu den zezen batek izua eragin du -Santo Domingon gelditu da atzean-; Telefonica parean, batik bat. Han gazte bat harrapatu du -atzoko zezen gorriak Daniel Jimeno harrapatu eta hil zuen tokitik oso gertu-, baina ez dio adarrik sartu; buruan kolpea handia du gazteak eta erietxera eraman dute -beste korrikalari bat ere bai; gehiago ez-.
Udaletxe plazan egon da beste arrisku une garrantzitsua: beste zezen batek korrikalari bat bota du, eta ondoren eskubidean gazte bat harrapatu du, baina adarkadarik gabe.
Entzierroak
Uztailak 7. Ganadutegia: Alcurrucen. 2.30eko iraupena. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 8. Cebada Gago. 2.35. Adar ziztada bat -jaso du sendagiria-. Zauritu larririk ez.
Uztailak 9. El Ventorrillo. 2.20. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 10. Jandilla. 4.30. Lau adarkada. Hildako bat; lepoan jaso du adarkada.
Uztailak 11 (gaur). Dolores Aguirre. 2.52. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 12 (igandea). Miura.
Uztailak 13 (astelehena). Fuente Ymbro.
Uztailak 14 (asteartea). Nuñez del Cuvillo.