Gaurko entzierroa, Iruñeko sanferminetako bosgarrena, azkarra izan da (2.52 iraun du, Dolores Aguirre ganadutegia). Hala ere, atzo bezala segituan atzean geratu den zezen batek izua eragin du -Santo Domingon gelditu da atzean-; Telefonica parean, batik bat. Han gazte bat harrapatu du -atzoko zezen gorriak Daniel Jimeno harrapatu eta hil zuen tokitik oso gertu-, baina ez dio adarrik sartu; buruan kolpea handia du gazteak eta erietxera eraman dute -beste korrikalari bat ere bai; gehiago ez-.
Udaletxe plazan egon da beste arrisku une garrantzitsua: beste zezen batek korrikalari bat bota du, eta ondoren eskubidean gazte bat harrapatu du, baina adarkadarik gabe.
Entzierroak
Uztailak 7. Ganadutegia: Alcurrucen. 2.30eko iraupena. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 8. Cebada Gago. 2.35. Adar ziztada bat -jaso du sendagiria-. Zauritu larririk ez.
Uztailak 9. El Ventorrillo. 2.20. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 10. Jandilla. 4.30. Lau adarkada. Hildako bat; lepoan jaso du adarkada.
Uztailak 11 (gaur). Dolores Aguirre. 2.52. Adarkadarik ez. Zauritu larririk ez.
Uztailak 12 (igandea). Miura.
Uztailak 13 (astelehena). Fuente Ymbro.
Uztailak 14 (asteartea). Nuñez del Cuvillo.
Iruñeko sanferminak
Gaur ere atzean geratu den zezen batek izua eragin du, baina ez da zauritu larririk izan
Santo Domingon gelditu da atzean, eta Telefonica parean gazte bat harrapatu du, baina ez dio adarrik sartu. 2.52 iraun du entzierroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu