Gaur ere lanuztea egingo dute metroko langileek
    BILBO. Hilabete daramate dagoeneko Bilboko Metroko langileek enpresa lan hitzarmena negoziatzera behartzeko mobilizazioekin. Gaurko ere hiru orduko lanuztea iragarri du langile batzordeak, 05:45etik 07:45era. Aurreko deialdietan bezala, %40ko gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiete. Metroko langileak geltokietako sarreretan arituko dira erabiltzaileei euren aldarrikapenen berri ematen.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu