Gaur Herrira Egunak egingo dira Zarautzen eta Azpeitian

2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Herrira mugimenduak antolatuta, egun osoan hainbat ekitaldi izango dira gaur Zarautzen eta Azpeitian, preso eta iheslariei elkartasuna adierazi eta kaleak haien aldeko aldarrikapenez betetzeko asmoz. Zarautzen, 11:00etan irekiko dute Herrira gunea, malekoian, eta herritarrei dei egin diete pasealekua atontzen laguntzeko. 12:00etan elkarretaratzea egingo dute, eta bazkariaren ondoren, hainbat tailer eta jolas izango dira. 19:30ean amaituko dute eguna, poteo musikatuarekin. Azpeitian, berriz,12:00etan, «pedalkadaz pedalkada, espetxeetara» ekitaldia egingo dute, eta 16:00etan autobus bati tiraka jardungo dira. Horren jarraian egingo dute ekitaldia, eta gauean, afaria izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.