ekonomia

Gaur itxi dute Gamesa Altsasuko lantokia

79 langile kalean geratu dira eta 71 birkolokatu ditu Gamesak

2010eko maiatzaren 17a
19:13
Entzun
Gamesa Altsasuko lantokia gaur itxi dute. 79 langile langabezian geratu dira eta 71k beste enpresetan lan egingo dute, birkolokatuak izan baitira. Horrenbestez Gamesak eskainitako 90 lanpostuetako 71 besterik ez dira bete.

Gamesak otsailaren 25ean iragarri zuen Altsasuko lantokia itxi eta 150 langileen kontratuak eteteko erregulazio espedientea aurkeztuko zuela. Madrilera eraman zuen espedientea, gainera. Iragarri eta Espainiako Lan Ministerioak onartu egin zuen eskaera.

Langileek ez dute Gamesa irekita mantentzea lortu. Nafarroako Gobernuak enpresa bideragarria dela dioen azterketa ez dela kontuan hartu azaldu dute. Azterketa horren arabera, arazoak momentukoak dira, baina gaindi daitezke. "Kutsu politikoa" dauka erabakiak, langileen ustez, eta Espainiako Gobernuak enpresaren "presioen aurrean amore eman du".

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzek ingurua berrindustrializatzeko bideari ekingo diola esan du, Gamesako langileei bidalitako eskutitzean, baina Ubaldo Sola langileen ordezkariak esan zuenez "ezer ez" dakite plan horri buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.