Gaur kargua hartzen duten hautetsiek bizkarzain bakarra izango dute

Zinegotzi ohiek ez dute bizkarzainik izango. Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adostu dute neurria ETAren su-etena dela eta.

2011ko ekainaren 11
14:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adostu dutenez, gaur kargua hartzen duten hautetsiek bizkarzain bakarra izango dute, Efe albiste agentziak Polizia iturriak aipatuz azaldu duenez. 398 zinegotzi izango dituzte bi alderdi horiek, lehen baino 119 gutxiago. 

Eferen arabera ETAren su-etenak eraman ditu Barne Ministerioa eta Herrizaingo Saila neurri hori hartzera. Urtarrilean iragarri zuen ETAk su-etena. Hala ere, salbuespenak egongo direla iragarri dute, eta zenbaitzuk bi bizkarzain izaten segiko dute. Hautetsi ohiek ez dute bizkarzainik izango, baina horretan ere salbuespenak egon daitezke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.