Gure Esku Dago-k beste bi ekitaldi garrantzitsu izango ditu hil honetan: Nafarroako herri galdeketak eta dinamikako bazkideen batzarra.
Nafarroako kontsultak gaur zortzi izango dira, Bortzirietako, Mendialdeko eta Sakanako 24 udalerritan, Gure Esku Dago-k sustatutako tokiko plataformek deituta. Orain arte 142 udalerritan izan dira galdeketak, eta haietatik Nafarroan bitan baizik ez dira izan: Etxarri Aranatzen (2014an) eta Bakaikun (iaz).
Bazkideen batzarra hil honen 24an izango da, Eibarren (Gipuzkoa). 10:00etan hasiko da, IITUE unibertsitatean. Besteak beste, iazko kontu ekonomikoak, aurtengo aurrekontua, balorazioa eta datozen asmoak izango dituzte hizpide. Gure Esku Dago-k iaz egin zuen bazkideen lehen batzarra, Eibarren.
Gaur zortzi, 24 galdeketa; hilaren 24an, batzarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu