Gaurtik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zahar etxeetako egoiliarrek euren geletan jaso ahal izango dituzte bisitak, beti ere bisitariak baldintza batzuk betetzen baditu. Arabako eta Gipuzkoako zahar etxeetan, bisitariak pauta osoarekin txertatuta egon beharko du eta. bakarrik sartu beharko da logelara. Bizkaiko erresidentziatan, ordea, malguagoak izango dira, eta bisitariei ez zaie eskatuko txertatua egotea.
Hiru lurraldeetako aldundiek gaur argitaratuko dituzte adinekoen edo desgaitasuna duten pertsonentzako erresidentzietako foru arau berriak. Arabako Aldundiak, esaterako, atzo aurreratu zuen partekatzen diren logeletan ezingo dela bisita bat baino gehiago elkartu, familia berekoak direnak salbu. Foru gobernuaren ustez, egoiliarrei bideratutako «laguntza emozionala» da neurri berria.