GIZARTEA

Gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, emakume bati sexu ukituak egitea egotzita

2012ko uztailaren 10a
11:11
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 26 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Donostiako autobus geltokian, emakume bati sexu ukituak egin zizkiola leporatuta. Gertakizuna Madrildik zetorren autobus batean jazo zen; mutilak ondoan zihoan emakumea behin baino gehiagotan ukitu zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera. 

Emakumeak Sos Deiak-era deitu zuen laguntza eske. Ertzaintza autobus geltokira joan zen eta gizona atxilotuta eraman zuen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!