Gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu-eraso bat egitea egotzita

Erasoa goizaldeko 02:30ak aldera izan da, tabernak dauden gunetik gertu. Emakumea heldu, astindu eta baimenik gabe musu ematen saiatu da gizona.

Gs8BHpOXwAAonBb
Itaiak irmoki salatu du emakumeak goizaldean jasandako sexu-erasoa. ITAIA
2025eko ekainaren 8a
18:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Sexu-erasoa Beasainen (Gipuzkoa) gertatu da, goizaldean 02:30ak aldera. 20 urteko gazteak emakumea heldu eta astindu egin du baimenik gabe musu emateko asmoarekin. Ondoren, alde egin du. Jarraian, Beasaingo Udaltzaingoa eta Ertzaintza agertu dira. Hainbat lekukotasun jaso ondoren, gizona atxilotu dute, sexu-erasoa egitea egotzita. Ondoren, poliziak Oriako ertzain-etxera eraman du biktima, salaketa jartzeko. Atxilotua ere bertara eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Goierriko Itaiak elkarretaratzea egin du Beasaingo plazan, arratsaldean, eta irmoki salatu du emakumeak jasandako sexu-erasoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.