Genero indarkeria

Gazte bat atxilotu dute Bilbon sexu delitua leporatuta

2011ko ekainaren 14a
13:25
Entzun

Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, atzo arratsaldean 19 urteko gazte bat atxilotu zuen Bilbon, emakume baten aurkako sexu delitua leporatuta. Atxilotuak bi emakume hainbat denboraz jarraitu zituela dio Herrizaingo Sailak, eta horietako bati diru truke sexu harremanak izatea proposatu zien.

Emakumeak uko egin zion, eta salatutakoaren arabera orduan, ihes egitea saiatzen zen bitartean, gizonezkoak ukitu egin zuen. Beste emakumea laguna laguntzen saiatu zen, eta gizonezkoak mehatxu egin zion eta jotzeko keinua egin zion. Gizonzekoa joan ondoren Ertzaintzari hots egin zioten emakumeeek.

Emakumeek ustezko erasotzailea identifikatu zuten kalean, ertzainekin zeudela, eta atxilotu egin zuten horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.