Barne sailak adierazi duenez, 20 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Ertzaintzak, Arrigorriagako Ollargan pasagunean. Emakume bati sexu abusuak egitea leporatzen diote eta bitxiak eta poltsa lapurtu izana.
Atzo, goizeko ordu biak aldera, emakumeari labana bat jarri zion ustezko erasotzaileak eta urrezko bitxiak eta poltsa eskatu zizkion, "parte intimoak" ukitzen zizkion bitartean.
Emakumea garrasika hasi zen laguntza eske eta gazteak ingurutik ihes egin zuen korrika batean. Ertzaintzak eta Arrigorriagako Udaltzaingoak ustezko egilea bederatziak eta laurdenetan topatu zuten, Santa Isabel zubiaren azpian lo zegoela. Hantxe berean atxilotu zuten.
Sexu abusua egitea eta pertsonen aurka larderia erabiliz lapurtzea leporatzen diote.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gazte bat atxilotu dute emakume bati sexu abusua egin diolakoan, Arrigorriagan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu