Gazte bat atxilotu dute, ustez ama kolpatzeagatik
GASTEIZ. Gasteizko Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu du, ustez ama kolpatzeagatik. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute. Astelehenean egin zuten udaltzainek atxiloketa. Etxebizitza batetik deia jaso zuten. Emakumearen semea atxilotu zuten, amari eraso egin izana egotzita. Donostian, bertzalde, urtebeteko espetxe zigorra jaso du gizon batek, neska-lagunari tratu txarrak emateagatik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu