Ertzaintzak hemezortzi urteko mutil bat atxilotu du Donostian bart, edukiontzi bat erre duela egotzita. Ertzainek uste dute nahita erre duela, beste bost lagunekin batera, eta kale erasoekin lotu du ekintza. Auto bat kaltetu egin da sutean.
Goizeko ordubiak aldera izan da gertaera, Bera-Bera auzoan. Hainbat herritarrek abisua emanda joan dira hara ertzainak. Gazte bat ezkutatuta ikusi dute, Poliziak dioenez, eta, mutila ihes egiten saiatu bada ere, atzeman egin dute. Ertzaintza beste bost lagunak identifikatu nahian dabil.