Auto istripu larria izan zen atzo, Ortzaizeko errepide batean (Nafarroa Behera), bi autok talka egin zutela eta. 25 urteko gazte bat oso larri eraman zuten helikopteroz Baionako ospitalera, baina gaur bertan hil da. Haren autoak aurrez aurre jo zuen furgoneta batekin, eta, jendarmeek esan dutenez, Donibane Garazirako errepidea oso labainkor zegoen istripua gertatu zenean. Polizia gertaera ikertzen ari da, besteak beste zehazteko zein gidari atera zen bere bidetik.