Gazte bat hil da Biriatuko etxe batetik erorita

Larunbat arratsean balkoitik erori eta atzo zendu zen, Baionako ospitalean. 21 urte zituen.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko uztailaren 28a
17:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hendaiakoa sortzez (Lapurdi), Parisen zegoen suhiltzaile, eta Biriatura (Lapurdi) itzulia zen oporretarako: larunbat goizean atzeman zuten 21 urteko gaztea etxe azpian, lurrean, konorterik gabe. Urgentziaz eraman zuten Baionako ospitalera, baina ez du bizirik iraun. Inkestaren lehen elementuen arabera, uste dute istripua izan dela.

Ikertu dutenez, besta egitera joana zen gaztea ostiral gauean eta neska lagunaren etxera itzultzekoa zen lotara, Biriatura; neska lagunaren aita eta amatxi ere baziren etxean. Larunbatean goizeko 06:00ak aldera, harrabotsa entzun zuen aitak: etxetik atera zen, baina ez zuen ezer ikusi. Hiru oren geroago, neska lagunaren amatxik atzeman zuen gaztearen gorpua. Dirudienez, balkoitik erori zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.