Gizartea
Gazte bat hil da joan den larunbatean Cintruenigon izandako borroka baten jasotako kolpeen ondorioz
Joan den larunbatean bi gazte talderen arteko borroka izan zen Cintruenigon. Borrokan jasan zituen kolpeen ondorioz 21 urteko gazte bat hil da gaur. Herriko festak ospatu dituzte asteburuan Cintruenigon. Bi taldeen arteko borroka goizaldeko bostetan hasi zen eta antza denez, hildakoak buruan jaso zuen kolpeetako bat.
Guardi Zibileko iturriek azaldu dutenez, hainbat lagun polizia-etxean dituzte. Hala ere, ez dute zehaztu borrokan zerikusia izan zuten edo lekukoak besterik ez diren. Asteburuan festak ospatu dituzte Cintruenigon. Corellako talde kolonbiar bat eta Tuterako dominikar talde bat aritu ziren borrokan beisboleko bateekin. Borroka horretan jaso zuen Jhonny P. 21 urteko gazteak buruko kolpea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu