Gazte bat larri zauritu dute Munetako jaietan, labana sartuta

Erasotzailea berehala atxilotu dute foruzainek. Lizarrako erietxean artatu dute gaztea, eta, zauri larriak zituenez gero, Iruñera lekualdatu dute.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. LANDER F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. LANDER F. ARROYABE / ARGAZKI PRESS
Julen Otaegi Leonet.
2024ko irailaren 9a
07:30
Entzun 00:00:0000:00:00

22 urteko gazte lizarratar bat larri zauritu zuten atzo goizaldean Munetan (Allin, Nafarroa), labana sartuta. Herribatzarreko jaiak ospatzen ari dira egunotan, eta igandean, 06:00 aldera, mutilak liskarra izan zuen gizon batekin. Labana sartu zion gizonak, eta, antza, suzko arma batekin mehatxu egin ere bai. Foruzainek berehala atxilotu zuten erasotzailea, eta gertakaria ikertzen ari dira.

Gaztea Lizarrako Garcia Orkoien ospitalean artatu zuten, eta handik Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman, zauri larriak zituela eta. Kinka larrian dago oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.