Gazte baten gorpua azaldu da Bilboko ibaian

Guggenheim Museoaren parean aurkitu dute haren lagunek.

2007ko apirilaren 21a
12:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak esan duenez, gaur goizeko zazpietan mutil gazte baten gorpua azaldu da Bilboko ibaian, Guggenheim Museoaren parean. Haren lagunek eman diete abisua ertzainei. Antza, gazteak ibaira salto egin du, eta ondoren hilda azaldu da.

Ertzainek ez dute jakinarazi zer dela-eta hil den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.