Espainiako Auzitegi Konstituzionalak dio Bilboko eta Bizkaiko auzitegiek ez zutela Ruben Villa Esnaola atxilotuaren tortura salaketa behar bezala ikertu, eta kasua berriro zabaltzeko agindu du.
Villa 2010eko urrian atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Sestaon, beste hamahiru lagunekin batera, Segi berriro osatu nahi izatea leporatuta. Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa. Hamahiru gazte bidali zituen espetxera, Villa barne. Guztiek torturak jaso izana salatu zuten.
Villak Bilboko Epaitegian parte sartu zuen, 2010eko azaroan, baina epaileak kasua artxibatu egin zuen. Bizkaiko Auzitegian helegitea sartu zuen gazteak, baina ez zioten onartu. Ondoren Konstituzionalera jo zuen, babes helegitea aurkeztuz, eta Espainiako auzitegiak lehengo ekainean onartu zuen helegitea, gaur TAT Torturaren Aurkako Taldeak jakinarazi duenez.