Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, Vicente Ripak, elkarretaratzea debekatu zuen arren deialdiari eutsi zioten Segiko kideek. 19:00etan Espainiako Polizia Bianako Printzearen plazan zegoen eta elkarretaratzean parte hartzeko asmoz hurbildu den jendea identifikatzen hasi da.
Momentu batean, hamar gazte inguru pankarta bat zabaltzen saiatu dira baina Espainiako Poliziak ez die utzi. Furgoneta baten atzera eraman dituzte guztiak eta identifikatu egin dituzte. Gazte horietako bat atxilotu egin dute.
Segi