Espainiako Auzitegi Nazionalak eman du agindua, eta Gazte Danbada jaialdiko lau bideo ezabatu behar izan ditu Topatu.info-k. Atzo goizean eman zuten aginduaren berri gazte mugimenduaren atariko kideek, eta bideoak ezabatu zituzten ordu batzuetara, bestela ataria itxiko zietela ohartarazi baitzituzten. Adierazpen askatasunaren aurkako aurkakoa erasoa saltu zuten, eta bat egin zuten haiekin hainbat pertsonak ere, besteak beste, sare sozialen bidez.
Adierazpen askatasunaren alde egin zuen Pablo Hasel rap abeslariak ere, Auzitegi Nazionalean bertan. Abestietako letra batzuengatik, «terrorismoa goratzea» egotzi diote, eta atzo eduki zuen epaiketa. Hainbat lagun gerturatu zen Madrilera berari babesa adierazi eta auzi saioa jarraitzera.
Gazte Danbadako lau bideo ezabatzeko agindu diote 'Topatu.info' atariari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu