Olatz Izagirre, Carlos Renedo, Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteen atxiloketa salatzeko eta "Espainiako zein Frantziako estatuen kriminalizazio eta independentziaren proiektua deuseztatzeko estrategia errepresiboa" gaitzesteko asmoz, mobilizazioak iragarri dituzte gaur gazte independentistek, Hernanin. Hala, asteartean, Paueko Auzitegian lau haien aurkako euroagindu eskaera saioa izango dela-eta, Frantziak Bilbon duen kontsulatu eraikinaren aurrean elkarretaratzea egingo dute 11:00etan. Ostegunerako, berriz, mobilizazio eguna deitu dute: goizean geldialdiak eta ekimenak ikastetxe eta unibertsitateetan, arratsaldean mobilizazioak.
Izagirre, Renedo, Coloma eta Likona herenegun atzeman zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, atzo goizean Paueko fiskalaren aitzinera eraman zituzten, eta ondoren Muret Seysseseko kartzelan sartu zituzten, auzia egin bitartean. Laurak bizimodu normala egiten ari ziren Lapurdin.
Espainiako Polizia eta Guardia Zibila laurak atxilotzen saiatu ziren iazko azaroan, Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizia operazioan.
atxiloketak
Gazte independentistek mobilizazioak egingo dituzte hurrengo astean
Izagirre, Renedo, Coloma eta Likonaren atxiloketak eta "Espainiako zein Frantziako estatuen kriminalizazio eta independentziaren proiektua deuseztatzeko estrategia errepresiboa" salatuko dituzte. Asteartean elkarretaratzea egingo dute Bilbon, ostegunean mobilizazio eguna hainbat tokitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu