Gazteen ezagutzak gora egin duelako pozik, Auzmendi

Inkestaren aurkezpena. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lourdes Auzmendi pozik agertu da, gero eta gazte elebidun gehiago daudelako; baina, aldi berean, onartu du hori ez dela islatu erabileran. «Hor dugu erronka», esan zuen inkesta aurkeztu zen egunean. Euskararen Erakunde Publikoko buru Frantxua Maitiaren ustez, Iparraldean duten xede nagusietako da euskararen erabilera handitzea administrazio publikoan, eremu formalean. Dena den, pozik zegoen, zenbaki absolututan euskaldun kopurua aurreko inkestan baino handiagoa delako. «Gainbehera eten dugu apur bat». Euskarabideko Julen Calvok, berriz, gazteen ezagutzaren igoerari erreparatu zion, Auzmendik egin zuen moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.