EHE Euskal Herrian Euskarazko bi kideek helegitea jarri diote gaztelaniazko bide seinaleak borratzeagatik jarri zieten zigorrari —bi egun non dauden jakinaraztera eta ezabatutako bide seinaleetako bi pagatzera zigortu zituzten—. Izan ere, haien arabera, ez da beren aurkako frogarik aurkeztu.
Altsasun izan zen gertaera, Nafarroan. Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldak salatu dute foruzainek ez dutela borratutako seinaleen argazkirik aurkeztu epaiketan. Hori dela eta, berretsi dute borrokan jarraituko dutela, epaia baliogabetu dezaten. «Euskaraz bizi nahi izateagatik, urtebete daramagu prozesu amaigabe honekin. Froga zehatzik gabe, gure jarrera aktiboa isun ekonomikoz ez ezik, nekez ere ito nahian dabiltza. Baina guk gureari eutsiko diogu». Lauzpabost hilabete itxaron beharko dute jakiteko ea epaileek onartzen duten edo ez EHEko bi kideek epaiari jarri dioten helegitea.
Gaztelaniazko seinaleak ezabatzeagatik jarritako zigorraren aurka, helegitea
EHEko kideek salatu dute frogarik gabe zigortu dituztela, eta borrokatu egingo direla epaia baliogabetzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu