Gehiengo sindikalak kontzentrazioak deitu ditu biharko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

2011ko ekainaren 30a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek kontzentrazioak deitu dituzte biharko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Epaiketa politikorik ez. Eskubide guztiak guztiontzat lelopean.

Kontzentrazioak 12:00etatik 12:30era izango dira. Sindikatuek, gaur goizean bidalitako ohar baten bidez, exijitu dute Bateragune auziko akusatu guztien "berehalako eta baldintzarik gabeko" askatasuna, eta eskatu dute "ideia politikoen aurkako prozesu guztiak" amaitzeko.

Sindikatuen ustez, "Madrilen ematen ari den epaiketak larritasun berezia du eta lekuz kanpo dago, are gehiago auzipetuek gatazka gainditzeko egindako lan politikoaren ondorioz, egungo testuingurura iritsi garenean".

Gizarte osoari, eta bereziki langilegoari dei egin diete epaiketa honen aurrean mobiliza daitezen.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.