Euskal Herriko mugimendu feministak deitu duen grebarekin bat egin du gaur gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE sindikatuek martxoaren 8ko lanuztea erregistratu dute Bilboko Lan Ordezkaritzan. Iruñean egingo dute bihar.
Grebarekin eta egun horretarako deituta dauden mobilizazioekin bat egiteko deia egin dute sindikatuek. Lau orduko lanuzteak daude iragarrita, goiz eta arratsalderako: 11:00etatik 15:00etara, eta 18:00etatik 22:00etara. Enplegu grebaz gain, zaintza lanen, ikasketen eta kontsumo praktiken grebara ere deitu dute, egungo eredu kapitalista patriarkala auzitan jartzeko.