Azken astean hiru gizon atxilotu ditu Foruzaingoak, Nafarroan, genero indarkeria egotzita, eta dagoeneko atxilotuak epailearen esku daude. Zarrakaztelun, Orkoienen eta Iruñetik gertu dagoen udalerri batean egin dituzte atxiloketak.
Astelehenean, Foruzaingoaren Prebentziorako Taldeak Iruñea ondoko udalerri batean atxilotu zuen gizon bat, 22:00 aldean. Aurretik, bizileku batean genero indarkeri kasu bat gertatzen ari zela zioen abisua jaso zuen Foruzaingoak SOS Nafarroatik. Ustezko erasotzaileak 40 urte ditu, eta aurreko igandean ezkondu zen biktimarekin. Dirudienez, senarrak emazteari eraso egin, eta laban bat erabiliz, heriotza mehatxua egin zion. Zauriak sendatzeko, osasun etxe batera eraman zuten biktima. Hala ere, emakumeak uko egin zion bikotekidearen aurka salaketa jartzeari, beraz, Foruzaingoaren Prebentzio Taldeak ofizioz egin zuen atxiloketa. Agoizko epaitegira eraman dute kasua.
Igandean, bestalde, Tafallako polizia-etxeko Prebentziorako Taldeko kideek Zarrakaztelun herriko biztanle bat atxilotu zuten, 26 urtekoa. Dirudienez, gazteak bikotekideari eraso egin zion, eta zauriak egin zizkion aurpegian eta lepoan. Emakumeak salaketa jarri zuen. Hirugarren kasua, astelehenenean gertatu zen, Orkoienen, eta 48 urte ditu atxilotuak. Epaile agintearen aurkako desobedientzia larria leporatu diote, urruntze agindua hautsi zuelako.
Genero indarkeriarekin lotutako hiru atxiloketa egin dituzte Nafarroan
Azken astean egin dituzte atxiloketak Zarrakaztelun, Orkoienen eta Iruñea ondoko udalerri batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu