Irudia.Baiona
                        
            
        GERLAREN AURKAKO ALDARRIA
    Libian eta Boli Kostan egiten ari diren esku hartze militarrak salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Baionako herriko etxe parean. Bi herrialde horietatik eta Afganistandik Frantziako tropak erretiratzeko eskatu zuten. Gerla horiekin Frantziak «politika kolonialistaren indartzea» eta «petrolioaren interes ekonomiko eta estrategikoen defenditzea» xede duela salatu zuten. Kakao eta petrolioarentzat gerrarik ez! leloa hartu zuten protestaren ardatz gisara.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            