Urriaren 25ean 30 urte beteko dira Gernikako Estatutua onartu zenetik eta Eusko Jaurlaritzak urteurren hori ospatzeko asmoa duela adierazi du. Gasteizko Ajuria Enean egingo den festa horretara, politikariez gain 100 herritar gonbidatuko dituzte.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, "etorkizun batean urriaren 25a Euskal Autonomia Erkidegoko jai bezala izendatzea" aztertzen ari da Lopez "duela 30 urte euskaldunok hasi genuen autonomiarako bidea ospatzeko".
Maiatzetik PSE-EE dago Jaurlaritzako agintean. EAJ lehendakaritzan egon denean, Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatu izan du, baina ez Juan Jose Ibarretxe lehendakari izan den azken urteetan.
politika