Gero eta jarraipen handiagoa Euskalerria Irratiak BerriaTBn

2010eko uztailaren 9a
14:18
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gero eta jarraipen handiagoa dauka Euskalerria Irratiaren sanferminetako saioak BerriaTBn. Herenegun egin zuen lehen saioa, eta 1.778 lagunek ikusi zuten web honetan. Atzo, berriz, 2.136k. Larunbatean eta igandean ez dute irratsaio hori egingo; beraz, astelehenean ikusi ahal izango da berriro BERRIAren webean. Hain justu, BerriaTB zuzenean ari da ematen, aurten lehen aldiz.

Zaldi Zuria Iruñeko Alde Zaharreko tabernako terrazan egiten du festetako saioa Euskalerria Irratiak, 12:00-14:00 artean (elkarrizketak, musika...), Sanfermintza izenekoa. Duela bost urte ekin zion.

Aurtengo orain artekoak BERRIA.INFOk sanferminei buruz daukan webgune bereziko bideoen atalean ikus daitezke.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA