Getariako bestetan «eraso larri bat» gertatu dela salatu du txosna batzordeak

Elkarretaratzea eginen dute txosnagunean, 21:00etan. Besten batzordeak bertan behera utzi du besten egitaraua, eta txosnak hetsiak izanen dira gaur.

Mugimendu feministak eraso matxista batengatik deitutako elkarretaratzea, iaz, Errenterian. JON URBE/ FOKU
Mugimendu feministak eraso matxista batengatik deitutako elkarretaratzea, iaz, Errenterian. JON URBE/ FOKU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko abuztuaren 8a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Getariako (Gipuzkoa) Salbatore jaiak hasi zirenetik bost egun pasatu diren honetan, txosna batzordeak salatu du atzo gauean «eraso larri bat» gertatu zela: protesta eginen dute gaur berean, txosnagunean, 21:00etan; Getariako Udalak bat egin du deialdiarekin.

Emazte batek ezarri zuen salaketa, eta batzordeak segidan abiatu zuen eraso sexisten kontrako protokoloa.

Astelehenean hasi ziren bestak, eta igandera arte iraun behar zuten, baina, eraso salaketa dela eta, batzordeak egitaraua eten du, eta txosnagunea hetsi gaur gauerako. Halere, Getariako alkateak Guka hedabideari baieztatu dionez, besten egitarauak aitzina eginen du bihartik goiti.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.