Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak PCR proba egitera joateko eskatu die abuztuaren 2tik 10era bitartean Getxoko (Bizkaia) Bikain tabernan izan zirenei. Gaur arratsaldean bertan hasiko dira testak egiten, Urdulizko ospitalean. Tabernan izan zirenek beren osasun etxera edota telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 900-20 30 50.
Abuztuaren 8tik 10era Gasteizko Sagartoki jatetxean eta abuztuaren 4tik 9ra Oh Malbec jatetxean izan zirenei ere eskatu die testa egiteko Osasun Sailak. Probak Arabako unibertsitate ospitalean egingo dituzte, gaur arratsaldetik aurrera. Jatetxean izan zirenek osasun etxera edo osasun aholkularitzara deitu beharko dute ordua hartzeko.