Atentatua

Getxoko bonba-autoko lehergaia beste gai batekin indartutako kloratita zen, Ertzaintzaren arabera

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ETAk beste gai batekin indartutako kloratita erabili zuen atzo Getxon (Bizkaia) bonba-autoa eztandarazteko. Auto barruan 40 kilo lehergai zeudela zehaztu du aipatutako iturriak. Erasoan segurtasun hesia ezartzen ari zen ertzainetako bat zauritu zen, arin.

2005eko urtarrilaren 19a
19:02
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hain zuzen ere, atzoko atentatua gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Getxoko Udalak, iluntzeko 20:00etarako. Iñaki Zarraoa alkatea (EAJkoa) erasoa gertatu zen lekua ikusten izan da gaur, eta atentuak "bake esperantzari atea" itxi diola iritzi dio.

Atzo bezala, salaketa gogorrak egin dituzte gaur ere bonba-autoa leherrarazi zuten auzoko bizilagunek. Haietako zenbaitek agertu dutenez, "zoriak" salbatu zituen heriotzatik, eta atentatuak sarraski handia egin zezakeela nabarmendu dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA